2014-02-20

Urtu negarrez - Cry Me A River



Itzulpenaren gozamena:

Juan Garzia Garmendia:
honela itzuli nuen nik aspalditxo kanta ospetsu osoa:

'Urtu negarrez' (Cry Me A River)

Ni gabe diozu
Saminez zaudela
Urtu zaitez ba negarrez
Urtu negarrez
Ni urtu naizen bezala.

Lehenaz diozu
Damutzen zarela
Urtu zaitez ba negarrez
Urtu negarrez
Ni urtu naizen bezala.

Zugatik hustuak nik begi biak
Eta zuk malkorik ez
Ez zaizkit ahaztuko zure hitzak
Jolas inozoa zela
Maitasuna zuretzat, eta…

Oi, gaur zin dagizu
Hain maite nauzula
Urtu zaitez ba negarrez
Urtu negarrez
Ni urtu naizen bezala.


Dionisio Amundarain Sarasola:
'Egidazu ibaia bete negar'

Jon Agirre:
'Egidazu ibai bete negar'

Berasategi Zurutuza, Joxe M:
'Egidazu negar ibaika'

P.D. Txikitan beti 'erreka' esaten genuen. 'ibai' hitza ikasi genuenean esan zidan orduan lankide nuen Joxantonio Ormazabal gogoangarriak, Zegaman bertan, erreka hazita zetorrenean bere amonak "ibaia" hitza erabili ohi zuela, ez dakit juxtu-juxtu zein hitzekin.

Irizar, Ander:
'Isur negarra uharka'

Mikel Laboaren “Martxa baten lehen notak” abestiaren oihartzuna baliatuz, “uharka” erabil liteke. Orotarikoan, gainera, bada horrelako adibide bat (ik. beheran).
Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

2 uharka, uberraka (AN-erro), ugerraka (Sal).

(Llover) torrencialmente, a cántaros. "Uberraka ari du (AN-erro), ugerraka ari du (Sal), llueve torrencialmente" Inza Eusk 1926 (3-4), 4. Euria berehala hasi zen uharka eta etzen gehiago gelditu berrogoi egun eta berrogoi gauez. Zerb IxtS 13. (Fig.). Bai, dolu handia da, eta uharka nigarrez artzeko egunak ditugu. Lf Murtuts 11.









iruzkinik ez: